Daphne du Maurier (1907-1989)
Pasa den apirilean bete ziren 25 urte hil zela Daphne Du Maurier, Britainia Handiko idazlea (Londres, 1907).
Heziketa bikaina jaso zuen, eta bere mailako giroaz inguratu zen beti. Luxuzko etxeetan bizi izan zen, eta giro hori eramango zuen bere nobela batzuetara.Baina berak, beti, bere lanetik bizi zen idazletzat zeukan bere burua, eta talentu handiz jorratu zituen intriga, erromantizismoa eta misterioa.
Beraren nobelak dira Rebecca, My Cousin Rachel, Jamaica Inn eta The Birds, besteak beste; gero, Alfred Hitchcock apartak hilezkortuko zituenak, hain zuzen. Ezagunenak diren lan horiez gain, zinemara eramanak izan baitziren, hainbat nobela idatzi zituen, hala nola The Scapegoat, Frenchman's Creek, The King's General etaThe Flight of the Falcon, eta hainbat kontakizun ere bai, hala nola The Apple Tree eta Kiss me again, stranger.
Britania Handiko idazle horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu KMKtik.
{jcomments on}