Dave Stewart, kolore askoko artista
Oso ezagunak diren komikiei bizia ematen dien marrazkilaria goraipatu nahi dugu
Dave Stewart, kolore askoko artista
Duela 41 urte, 1972an zehazki, Dave Stewart jaio zen Estatu Batuetan. Hasieran diseinatzaile izan nahi zuen arren, laster erakutsi zuen komikiei kolorea eta bizitza emateko gaitasuna. Dark House Comicsentzat lan eginez, argien eta itzalen jokoa, koloreek marrazki bat nola osatzen duten edota bolumenak eta neurriek ere hotz edo bero efektua hartzen dutela deskubritu zuen.
Esan dezakegu Stewartek argitaletxe handientzat lan egin duela, hala nola Dark Horse, DC Comics eta Marvel, sarritan Mike Mignolarekin lankidetzan. Hellboy, AIDP, Abe Sapienen unibertsoa Mignola eta Stewartek batera argitaratu dituzten lanetako asko dira. Parte hartu duten serieen zerrenda ere zabala da: Black Hammer, Gideon Falls, Rumble, The Umbrella Academy, Shaolin Cowboy eta abar. Koloreztatu dituen superheroien artean, gure bilduman Batmanen komikiak nabarmentzen dira.
Komiki bat argitaratzeko prozesuan hainbat funtzio betetzen dira. Oro har, gidoiari eta marrazkiari garrantzi handiagoa ematen zaionez, guk koloreak gehitzeari erreparatu nahi diogu eta artista estatubatuar honen ibilbidea azpimarratuko dugu. Azken urtean Stewarten hainbat obra jaso ditugu liburutegian. Azkenak Primordial du izena, eta thrillerraren eta zientzia-fikzioaren arteko komikia da. XX. mendearen erdialdean kokatutako testuinguru batean, espazioa konkistatzeko lasterketa-garaietara garamatza. Hala ere, zerrenda honetan Stewartek sinatutako beste titulu batzuk ageri dira, 2022an bildu ditugunak, haietaz gozatu ahal izateko: