Debekatuak baina ez ahaztuak
Erreferentziazko liburutegi batean zaude. Nolanahiko milaka liburu dauzkazu inguruan. Baina badakizu beti eta toki guztietan ez dela horrela gertatzen: arrazoietako bat, zentsuraren errepresioa.
Minutu batzuk hartzera gonbidatu nahi zaitugu honetaz gogoeta egiteko, debekatuak izan diren horiek ahaztu ez ditzagun. Gizakion kulturen fenomeno unibertsala da zentsura, baina lekuaren eta garaiaren arabera izaera bat edo bestea har dezake; neurri errepresiboak ala bestelakoak. Euskal kulturgintzan eragin duten indar zentsoreak ere askotarikoak eta aldakorrak izan dira, eta arte sorkuntzan arrasto sakona utzi dute, jakina.
Erakusketa txiki honek bi ardatz konkretu ditu:
-Espainiako zentsuraren mekanismoak historia garaikidean.
-Zentsura horrek Euskal kulturgintzan izan duen eragina.
Liburutegiko 1. solairuan
Luzatua irailaren 1a arte.
Astelehenetik ostiralera: 08:30-20:30
Larunbatetan: 08:30-14:00