Kultur ekimen irisgarri eta inklusiboak diseinatzeko eta antolatzeko dekalogoa.
K bulegoak, Elkartuk (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) eta Donostia 2016k elkarlanean landutako gidaliburuko dekalogoa partekatu nahi du oraingo honetan.
Gidaliburu honen sorkuntzan, Kultur eragile publiko zein pribatu ugarik parte hartu zuten, bai eta desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten erakundeek eta desgaitasuna duten pertsonek eurek ere.
Dekalogo hau, kultur proiektuen diseinuaz, antolakuntzaz eta egikaritze lanaz arduratzen diren pertsona zein erakundeentzat lagungarria da, kulturan jardun inklusiboen garapena sustatzeko eta herritar orok kulturaz gozatzeko duen eskubidea bermatzeko, gizarte inklusibo eta elkartuago bat eragiteko.
Hemen Gidaliburua eskuratu dezakezue.
https://elkartu.org/pdf/guia_eventos_accesibles_inclusivos_online_16-12-2016.pdf
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27