deKalogoa _ Ideiatik proiektura. Nola diseinatu kultura proiektu bat (Ibilbideak)
K bulegoaren deKalogoak kultura proiektuak nola diseinatzeko jardunbide egokiak jasotzen ditu, ideiatik proiektura igarotzeko asmoz

K bulegoak formakuntza saioa antolatu zuen Gipuzkoako kultura eragileentzat 2024ko otsailaren 15ean, kultura proiektuak diseinatzeko gaitasunak lantzeko xedez.
deKalogoak saioan landutakoa laburbiltzen du.
deKalogo honek saioan landutakoa laburbiltzen du. Jarduera Ibilbideak formakuntza lerro berrian kokatzen da. Lerro berriak kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak urratzen ditu; guztiak edo bakarren bat egiteko aukera dago, beharren arabera.
Saioak ideiatik proiektu baterako jauzia egiteko urratsak azaltzen ditu. Hala, ideia identifikatu, definitu eta antolatu ondoren, ideia hori lan-plan batera eta haren faseak barne hartzen dituen diseinu batera eramaten lagunduko diguten gakoak aztertuko ditugu. Bestela esanda, kultura proiektu baten hasi-masiak edo abc-a barneratuko ditugu, oinarri sendo eta egonkorrak izan ditzan.
Naia Querejetak gidatu zuen saioa. Querejeta diseinu, kultura eta sormen alorretako proiektuetan dihardu ikertzaile, hedatzaile eta kudeatzaile. Egun, LUPA elkarteko zuzendaria eta Aló Idazkaritza Birtuala enpresako arduraduna da.
deKalogoa
Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
IBILBIDEAK: Nola finantziatu kultur proiektu bat?
K bulegoak "Nola finantziatu kultur proiektu bat?" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-06-18
-
IBILBIDEAK: Ideiatik proiektura 2.0.
K bulegoak "Ideiatik proiektura. Sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua" saioa antolatu du, IBILBIDE monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-02-20
-
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24