deKalogoa. Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera
K bulegoaren deKalogoak kultura proiektuak zuritu eta ebaluatzeko jardunbide egokiak jasotzen ditu

K bulegoak formakuntza saioa antolatu zuen Gipuzkoako kultura eragileentzat 2023ko azaroaren 16an, kudeaketaren zuriketa eta ebaluazio atalak sendotu eta horretarako gaitasunak lantzeko xedez. deKalogoak saioan landutakoa laburbiltzen du.
Urte amaieran zuriketa izaten da kultura proiektuak burutzeko azken zeregina, bereziki dirulaguntza deialdien esparruan. Kudeatzaile askok betebehar etsigarritzat hartzen dute egitekoa, azken ordainketa jasotzeko urrats saihetsezintzat, baina proiektuak behar bezala ebaluatzeko abagunea da une hau, egitasmoa bera jasangarriago eta egonkorragoa izan dadin. Are gehiago, proiektuak egoki kudeatzeko oinarrizko zeregina da.
Álvaro Fierrok gidatu zuen saioa. Fierro Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ekonomia Aplikatua eta Kultura gurutzatzen diren esparruan dihardu ikertzaile eta irakasle. Era berean, proiektuak ebaluatzen aditua da, hainbat kultura erakunderentzat jorratutako lanei esker.
deKalogoa
Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera
Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
IBILBIDEAK: Nola finantziatu kultur proiektu bat?
K bulegoak "Nola finantziatu kultur proiektu bat?" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-06-18
-
IBILBIDEAK: Ideiatik proiektura 2.0.
K bulegoak "Ideiatik proiektura. Sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua" saioa antolatu du, IBILBIDE monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-02-20
-
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24