Delphine Minoui
Delphine Minoui (1974) frantziar-irandar kazetari eta idazlea da, Le Figarorentzat egiten du lan eta Ekialde Hurbilean dago espezializatua. 2006an Albert Londres Saria eskuratu zuen Iran eta Iraki buruz egindako erreportaje-sorta batengatik. Herrialde arabiar-musulmanetan barne bidaiatu du azken hogei urteetan, eta Teheran, Beirut eta Cairoren ostean, Estambul du egun bizileku, non berriemaile gisa jarduten duen. Bere libururik berrienak Daraya Book Passers - Liburutegi sekretu bat Sirian (2017) du izenburu. Beste hainbat argitalpenen egile da: Les Pintades à Téhéran: chroniques de la vie des iraniennes (2007), Noyud Ali-ren biografia Noyud deitzen naiz, 10 urte ditut, eta dibortziatuta nago (2009), Tripoliwood (2011) eta Je vous écris de Téhéran (2015).