Denboran zehar bidaiatu eta zinema
Denboran zehar ibili edo bidaiatzea errealitatetik alde egiteko modu kitzikagarria da. Iraganaldira joan, oraina aldatzeko; eta etorkizunera aldatu, zer etorriko zaigun abisatzeko; hori da, funtsean, zinema eta telebistako gidoilarien irudimenean bor-bor dagoen ideia, gu guztion gozamenerako.
Genero horretako ekoizpen onenen artean daude film hauek: The Time Machine (George Pal), Time After Time (N. Meyers), The Final Countdown (Don Taylor), Terminator (J. Cameron), Peggy Sue Got Married (F.F. Coppola), Star Trek IV (L. Nimoy), Back to the Future (R. Zemeckis) edo Twelve Monkeys (Terry Gilliam).
Gerta liteke, baita ere, jakina, norbera denboraren barruan geratzea, atera ezinik, Bill Murrayri gertatzen zaion bezala Harold Ramisen Groundhog Day filmean.
Telebistan, berriz, ahaztezina da The Time Tunnel telesaila, Irwin Allenek sortua. Film horrek 60ko hamarkadan teleikusleak asko gozarazi zituen.
Film horietako batzuk ekarriko ditugu gogora ekainaren 9tik 14ra bitartean.
{jcomments on}