Denzel Washington: Donostia Saria (2014)
1954ko urtean jaioa, Denzel Washington-ek New Yorkeko aktore zaildu honek sari garrantzitsuak irabazi ditu bere karrera zinematografikoan zehar.Esate baterako, aktore-zerrendako onenaren Oscarra 1989ko urtean, Glory filmeko lanarengatik, eta aktore onenaren Oscarra, berriz, 2001eko urtean, Training Day filmekoarengatik. Horiez gain, Urrezko Globoa 1990ko urtean (Glory) eta 2000koan (The Hurricane).
Aktoreari Donostia Saria emango diote Donostiako Jaialdiaren 62. edizioan, hark izan duen karreren aitorpen gisa. Hori dela eta, Gipuzkoako hiriburura etorriko da saria jaso eta, Antoine Fuqua zuzendariaren The Equalizer filmaren emanaldian parte hartuz, zinema lehiaketa inauguratzera.
Haren film garrantzitsuenen artean, beste hauek ere aipatu behar dira: Cry Freedom, Malcolm X, Much Ado About Nothing, The Pelican Brief, Philadelphia, Crimson Tide, Fallen, The Bone Collector, The Manchurian Candidate, Inside Man, Déjà vu, American ganster, Flight, eta Zinemaldian aurkeztuko dena: The Equalizer.
Donostia Sariaren (2014) filmografia berrikusiko dugu irailaren 22tik 27ra.
{jcomments on}