"DESAGERTUTA" telesailaren aurkezpena Victoria Eugenia Antzokian
Hurrengo astelehenean, maiatzak 19, arratsadeko19:00etan, DESAGERTUTA telesailaren lehen 2 kapituluak estreinatuko dira, euskaraz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren eta Crossover telesailen jaialdiaren eskutik.
DESAGERTUTA telesailaren aurkezpena
Pausoka plataformaren eta Zebra ekoizpenen arteko lana da telesaila, eta astero jarraitu ahal izango da Primeran plataforman.
Jonen desagertze misteriotsua jarraitzen du istorioak. Jon desagertu da lagunekin mendian gaua pasa ondoren. Desagertu baino minutu batzuk lehenago sare sozialetan argitaratu zuen bideo kezkagarri bat utzi du arrasto bakarra. Bideoak, birala izaki, mota guztietako espekulazioak pizten ditu. Gustu txarreko txantxa da ala benetan desagertu da?
- Maitzaren 12tik aurrera, ekitaldirako gonbidapenak eska daiteke hurrengo esteka honetan klikatuz.