Detritus. Edertasuna hala ere / Belleza a pesar de todo

80ko hamarkadan eman zen ezagutzera Detritus, euskal rock erradikalaren garaian, okupa mugimenduaren sorreran, intsumisioaren eta borroka alternatiboak gorantz zihoazen garaian. Ordukoak dira bere protesta kartelak, hitz eta irudiz beterikoak; eta ironiak, keinu konpultsiboak eta punk estetikak estilo propioa sortuko dute, artista mitifikatzeraino iritsiz.
Testu, hitz eta irudien elkarketa hori bere obra artistiko guztiaren ezaugarri bilakatuko da; bai karteletan, koadro collagetan edo liburuetan.Aldi berean, egindako lan guztietan, norabide estetiko propioa erakutsi du, non art brut, material pobrea, punka eta giro gotikoa nahasten dituen.
Kartel eta koadroen artean dagoen alderik nabarmenena testuen izaera desberdinetan datza.Karteletako testuek erreibindikazio eta egoeraren araberako izaera duten bitartean, koadroetako testuak -edo obren tituluek*- gehiago dira gai filosofikoen araberakoak (existentzialismoa, nihilismoa, atsekabea edo nahigabea), literarioak (frantziar olerkari “madarikatuak”, Panero, Pizarnik, Ionesco, …) edo bere bizitzan garrantzitsuak izan diren pertsonaien erreferentziadunak:Emil Cioranfilosofoa, Nick Cave musikari eta aktorea, edo Egward Munch pintorea, besteak beste.
Erakusketa honek artista horren obraren zatirik garrantzitsuena biltzen du, besteak beste hogeita hamar kartel, azken aldian egindako 18 olio, zirriborroen 12 koaderno, komiki eta eleberrien ilustrazio batzuk eta egindako artista liburu berrienak. Artista liburu horiek Detritusek berak egindako testu eta ilustrazioak jasotzen dituzte eta ale bakarrak dira. Ëstos serán expuestos de manera que podrán ser manejados y consultados por quienes visiten la exposición.Erakusketara etortzen direnek erabili eta kontsultatzeko moduan jarriko dira erakusketan.
* Ejercicios para reconciliarse con la vida…, Las objeciones también cuentan, El progreso es una falacia bezalako tituluak.
Edertasuna hala ere
Ganbara KOLDO MITXELENA Kulturunea
2015ko martxoaren 5 apirilaren 18ra
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 16:00:20:00
Larunbatetan: 11:00-14:00/16:00-20:00
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17