Detritus Ganbaran
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran Detritusen erakusketa egongo da, martxoaren 5etik apirilaren 18ra arte.
Detritusek 80ko hamarkadako gizarte mugimenduetan parte hartu zuen. Intsumisioa, irrati libreak, okupen mugimendua,… horiek izan ziren garai haietan egin zituen protesta kartel kontaezinen gai nagusiak, eta bere lan guztia markatu dutenak. Bidelagun izango ditu, beti, testu elkarketak, hitzak, irudiak, egiten duen obra egiten duela, bai kartel, koadro edo artista liburu.
Aldi berean, egindako lan guztietan, norabide estetiko propioa erakutsi du, non art brut, punk elementuak eta giro gotikoan nahasten dituen.
Halaber, bere koadroetan txertatzen dituen testu eta irudietan, azpimarratzekoak dira bere bizitzan laguntzen dioten testu edo pertsona hauen erreferentziak: Emil Cioran filosofoa, Nick Cave musikari eta aktorea, edo Alejandra Pizarnik idazlea, besteak beste.
Artista liburuak, berriz, berak margotutako eta idatzitako ale bakarrak dira, eta horietan jasotzen ditu bere kezka artistiko eta filosofikoak. Erakusketara etortzen direnek irakurri eta kontsultatu ahal izango dituzte.
{jcomments on}