Dick Powell gurean
Aste honetan, hilaren 2 eta 7 bitartean, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan Dick Powell-en filmografia berrikusiko dugu.
42nd Street edo Dames filmetan parte hartzeagatik ezaguna, zine beltzeko paper bikainak egin zituen, Edward Dmytryk-en eskuz, Murder. My Sweet filmean, Philip Marlowerena egiten, edo Cornered pelikulan. Zuzendari ere izan zen The Enemy Below pelikularena esate baterako.