Diego Matxinbarrena
Diego Matxinbarrena
(Donostia, 1961)
Autodidakta da prestakuntzaz, eta lehen eragin artistikoak bere anaia Javier eta Álvarorengandik jaso zituen. 1984. urtetik 1990. urtera bitartean, Bilbon egin zituen lehenengo sormen lanak, Arte Ederretako ikasle batzuekin bizi eta tailerra partekatzen zuen bitartean. Hainbat lehiaketetan ere parte hartu zuen, eta, 1987. urtean, Gure Artea lehiaketako 2. saria eskuratu zuen. Orduan hasi zen Artelekura joaten, lehenengo eta behin hango tailerretan prestakuntza jasotzen hasi zen (1990etik 1995era) eta, geroago (1995etik 2000ra), zentro horretako artista gisa, bertan lan egin zuen, estudio baten lagapena lortu baitzuen. Garai horretan, 1997. urteko “Procesos y azares” izeneko talde erakusketan hartu zuen parte. Bere ibilbidean oso aro garrantzitsua izan zen hori, bai prestakuntza aldetik eta bai beste artistekin bizitutako esperientziengatik, artea ulertzeko bere modu propioa finkatu zelako. 2005. urtean Koldo Mitxelena Sormen Beka lortu zuen. 2008. urtean, berriz, Madrilgo Komunitateak industria-diseinuaren inguruan antolatutako ikastaro batzuetara joan zen, betidanik eduki baitzuen interes handia gai horretan. 2009. urtetik 2012. urtera bitartean Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren lokaletan ibili da lanean, eta gaur egun, Gros auzoan estudio bat du eta han ikus daiteke, besteak beste, bere azken lanetako bat, “Kalostra 2015” izenekoa, egoitza izan zuen eraikin barruko hainbat irudiz osatua.
Bilduma askotan ageri da bere obra, eta behin baino gehiagotan hautatu dute estatu mailako marrazki eta pintura lehiaketetan. Obra horretaz hitz egin dute arte kritikariek eta unibertsitateko irakasleek, baina, batik bat, bere hiriko arkitektoek baloratu dute haren lana, eta erakusketak antolatu dituzte Kolegioan (2005) nahiz Arkitektura Eskolan (2013). Azken urteetan, gogoeta aro batean murgilduta, artistak testu txikiak idazten ditu bere kuadro, marrazki eta eskulturetatik abiatua, eta bere artelanen ondoan ipiniz argitaratzen ditu eta tailerretan esplikatzen ditu.
2016ko apirilaren 14tik maiatzaren 21era
Ganbara aretoa, 3. solairuan
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04