Diferentziaren goraipamena. Akademia erraria.
DIFERENTZIAREN GORAIPAMENA
1955 eta 1963 artean, Francoren diktadura betean, euskal intelektualen talde batek, esparru profesional eta ideia politika desberdinetakoak, elkartzea erabaki zuen kultura munduko pertsona garrantzitsuei omenaldia egiteko, ideien inguruko eztabaidak irekitzeko, eta bizitzea tokatu zitzaien garai gogorrei aurre egiteko proiektuak eta hausnarketak partekatzeko.
Akademia Erraria izena eman zioten taldeari, eta kideen artean hauek zeuden besteak beste: Luis Peña Basurto, Julio Caro Baroja, Angel Cruz Jaka, Jose Maria Busca Isusi, Jorge Oteiza eta Luis Martín Santos. Eta alderrai ibili ziren, zalantzarik gabe, beraien bilerak Gipuzkoako toki desberdinetan egin baitziren: Zumarraga, Eibar, Azkoitia, Ataun, Araoz… Baina, batez ere, Akademia izan zen, Unibertsitate Popularra, eta eztabaidan eta ezaguntzan sakontzeaz gain, eduki horiek partekatu nahi zituzten, euskal gizartearekin lehendabizi eta munduarekin gero.
“Gerrak indibidualista ankerrak egin gintuen, baina gizartekoi bihurtu ginen. Diziplinarik gabekoak, baina arrazoiaren aurrean makurtu ginen. Anarkikoak gure zaletasunetan, baina metodoa onartu genuen. Heterogeneoak ginen gure ideia eta sinesmenetan, baina alde batera utzi genituen koloreak adiskidetasunaren alde egiteko, eta gozatu egiten genuen errenazimentu berri baten ametsezko arragoan zalapartaka genbiltzala uste genuelako". Luis Peña Basurto
Urriak 25 - 19:30 “Ikasiz bizi. Esperientziaren unibertsitatea". Elvira Lindo, idazlea, kazetaria.Alfonso Unceta, EHUko esperientziaren geletako zuzendaria. |
|
Urriak 26 - 19:30 “Elkar ulertzeko hitzak. Literatura tentsioz betetako mundu batean". Javier Cercas, idazlea. Delphine Minoui, frantziar-iraniar idazlea eta kazetaria. |
|
Urriak 27 - 19:30 “Egia-osteko garaiko kazetaritza” Roane Carey, The Nation egunkariko erredaktore nagusia. Aimar Bretos, kazetaria. Lourdes Pérez, erredakzio burua, El Diario Vasco. |
|
Urriak 28 - 11:00tatik aurrera Luis Martín-Santos idazlearen Tiempo de Silencio obraren irakurketa jarraitua, jendeari irekia. |