Digitalizatu berri ditugun dokumentuak
Digitalizatzen jarraitzen dugu Liburutegiko fondoetan dauden agiriak, honako agiri bitxi hauek, adibidez:
Beasaingo Urteaga y Compañiak egindako Legia Euskaldunaren iragarkia; bertso-paperak, 80 baino gehiago; Bizkai’ko- Mendigoxale-Batzak euskal nazionalistak zoro edo ezjakin gisa kalifikatzen dituzten jaunei egiten dizkien 3 galdera multzo.Horiez gain, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak merkatariak eta industrialariak “gure kontu korronteen zerbitzu abantailatsua” erabiltzera animatzen dituen agiria, eta Matias Lopez txokolategileak 1889. urteko Parisko Erakusketa Unibertsalean -non epaile eta alderdi izan zen- saririk jaso ez izanaren arrazoiak jasotzen dituen agiria.