Digitalizatzen jarraitzen dugu…
Jose Bergaminen eskuizkribuez gain -Fondo Gordean kontsultagai- katalogoari erantsi dizkiogu Joaquín de Yrizar Barnoya Fondoko gutunak eta dokumentazioa, eta Louis Lucien Bonaparteren Fondoko euskarari buruzko agiriak, Testamentu zarra, adibidez, edo El primer ydioma eusquera lantxoa. Baita ere, Grazeko Unibertsitateak eskatuta, berriro digitalizatu ditugu Hugo Schuchardt euskaltzale alemaniarraren eta Marcelino Menéndez Pelayoren artean gurutzatutako 12 gutun argitaratugabeak, eta Hugo Schuchardtek Julio Urkixori bidalitako 140 gutunak.