Dilijentzia, bidea... abentura zenean

Erakusketa historikoa baino gehiago literarioa egin dugu. Bernardo Atxagak erakusketarako prestatu duen ipuinaz aparte, Museoko fondoetatik aukeratutako testu eta irudiek garai erromantiko eta abentureroa iradokitzen dute. Garaia, bi karlistaden artekoa zen, eta kontestua, dilijentziak gorena jo eta ondorengo trenarekiko subordinazioa. Datuak baino gehiago, XIX. mende erdialdeko izpiritua jaso nahi izan dugu. Aldaketa garaia izan zen, aldaketa oso sakonen eta atzeraezinen garaia. Baikortasuna nabaria zen. Bidaiek abentura izaten segitzen dute, baina abentura erakargarria, emozio asko eta arrisku gutxikoa, gero eta jende gehiagoren esku dagoena.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17