Disidentziak oro

Eguneroko bizitza ikatza bezalako labezomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe, Otis Redding badiako kaian eseri zen aideplano jausiei kantatzeko blues band; Eta panpina amerikanoak lehertzen zitzaizkien Vietnango umeei eskutan boom bang, Gure amak sabela erre zuen napalmez gautako dirrinaren amenazua ezin burutuz.Sagarraren loreek su hartu zuten eta Miranderi odota hasi zitzaion sudurretatik Baldosa zuriko komuna publikotan pornografia irakurtzen ari zenean love darling, Eta alkimistek txosten bat eman zuten argitara plusvaliaren alde azalduz erabat, Errestaurantetik bi homoseksual bota zituzten arrazoi komertzialak zirela medio. Eguzkiaren jaki bihurtuko ziren malkoak galdu zituen leopardoak desertu zibilean, Abebe Bikilak ahaztu egin zuen Marathoneko kondaira Non dago Etiopia galdetuz; (...)
Bernardo Atxaga
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04