Dock of the Bay
Dock of the Bay. Donostiako musika dokumentalen zinemaldia.
Aaron Rodríguez Serranok koordinatutako elkarrizketak. «Irudiak, etorkizuna gorabehera: errodatzea, erakustea, kontserbatzea»
Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren hamabosgarren edizioa egingo da maiatzaren 2tik 7ra, Donostiako hainbat gunetan. Edizio honetan Koldo Mitxelena Kulturuneak hartuko ditu «Elkarrizketak. Irudiak, etorkizuna gorabehera: errodatzea, erakustea, kontserbatzea», Aarón Rodríguez Serranok koordinatuta.
Aurten, lehenengo aldiz, Dock of the Bay Jaialdia udaberrian egiten da. Identitate grafikoaren alorrean, hitz egiten dugu musika-sorkuntzaren eta udaberriko bizitzaren loraldiaren arteko paralelismoaz. Bi gertaera horiek bizitzako misterio eta mirarien kategoria berekoak dira.
2022ko "Elkarrizketek" zinemaren, bere lanbideen eta ikusleen biziraupenen ideia hartuko dute oinarritzat. Maiatzaren 4an eta 5ean egingo diren bi jardunaldiren bidez, Dock of the Bay jaialdian prekarietateaz eta ziurgabetasunaz, irudiekiko maitasunaren esperientziaz eta zinemaren historiaz hausnartzera gonbidatuko dira parte hartzaileak. Hamabosgarren edizio honetako hizlariak Jorge Tur eta Joan Porcel izango dira, zinemagileak eta epaimahaiko kideak, eta Mariona Borrull eta Jara Yañez, kazetariak eta zinema kritikariak (maiatzaren 4ko lehen jardunaldian).
Hurrengo egunean, "Elkarrizketak" solasaldian izango dira Pela del Álamo zuzendaria, Inés Calerok eta Laura Garcíak sortutako Docs & Talks podcasta, Miren Iza abeslari eta epaimahaikidea, eta Miquel Martí Freixas zine programatzailea.