Dokumentuak: etorkizuneko memoria

2007/1/25 - 2007/3/17
Komisarioa: Rosa Olivares
Artistak: The Atlas Group/Walid Raad, Bleda y Rosa, Luc Delahaye, Juan Manuel Echevarría, Jacques Fournel, Sebastián Friedman, Brian McKee, Ann-Sofi Sidén, Alec Soth
Testuak: Rosa Olivares, Seve Penelas, Alberto Sánchez…
Muntaia: Equipo 7, Laser AV SL, Vimar SL
Prentsa oharra:
Erakusketa honetako obrak dokumentuak dira, zibilizazio baten hondarrak, aldi historiko ezberdinarenak, kolektiboa eta partikularra denaz hitz egiten digutenak, gizarte aberats eta sinesgabeen alderdiez, heriotzaz eta atsekabeaz, hilketa inozo eta krudelez hitz egiten digutenak, bai eta indarkeria ofizialaz, gerraz eta horren orainaldi eta iraganaz ere. Gure etorkizunaz ere hitz egiten digute. Geronen zatiak dira, eraiki eta suntsitu dugun mundu horretakoak, agian, etorkizuneko arkeologoren batek gure antzeko jendea aurkitzeko berreraiki beharko duen mosaiko bat osatzen duten irudian zatiak. Egiten dugun guztiak arrastoa uzten du, artistek bildu eta eraikitzen duten memoria, egunen batean gure min eta ametsak eta gure porrota kontatzeko balio dezaketen mezuak botila handi eta txikietan uzteko aldatzen dituztenak. Dokumentu horiek eraikiko dute gure etorkizuneko memoria. Egungo artearekin, eta bereziki argazkigintzarekin eta bideoarekin, gure biharko hondarrak katalogatuta uzten ari gara, horrela, berandu izan arren, egin genuen zerbaitek norbaitentzako zentzua izan dezan; guztia amaitu denean eta, ziurrenik, ezerk axola ez duenean.
Juan Manuel Echavarríak ahozko tradizio bat bildu du, literaturaren historia, atsekabearen kantua, kantuetan, ahoz aho, bideetan, hondamendiaren lekuko anonimoek ahotsean kontatutako historia bezain zaharra. Bocas de ceniza (Errauts ahoak) lanean (borrokako ia berrogei urtetan hainbeste hilotz jaurti diren Magdalena ibaiaren bokaletik hartutako izena), bere belarriak eta bere sortzeko eta atsekabea zabaltzeko gaitasuna Kolonbian gertatu ziren sarraskietatik bizirik irtendakoei uzten dizkie.
Ann-Sofi Sidének ere iraganeko historia bat berreraikitzen du, baina, kasu honetan, ez dago zuzeneko lekukorik. Argazkietarako eta bideorako berreraiki eta eszenifikatutako historia bat da, non historikoki emakumeei bakarrik esleitu zaizkien delituen tipologiak katalogatzen dituen, adibidez, sorginkeria, prostituzioa eta abortua. Emakumeen delitu horiek bere herrialdeko historiako kasuen adibideekin ilustratzen ditu, zuri-beltzean eszenifikatuz ilustrazioak bezala diren irudiekin, kasu bakoitzean, azalpen testuekin lagunduz.
Luc Delahayek dokumentu gogoangarriak, monumental fresko historikoak egiten ditu, ezezagunak ez baina gertukoak diren gertakarienak. Artista lekuko da eta ikusi zituen bezala kontatzen ditu, zuzenean. Argazki-kazetaritzaren teknikak, espazio handietako argiztapena eta errealitatearekin “zuzenean” denbora errealean lan egiteko gaitasunak menderatzen dituenez, Delahayek historiazko pinturaren oinordeko zuzenak diren obrak eraikitzen ditu.Jacques Fournelek turismoari, astialdiari eta klase ertaineko masen debozioari buruzko lan bat aurkezten du, urruneko kostak, paradisu galduak aireportuak eta monumentu mitikoak axolagabekeriaz inbaditzen dituen nazioarteko burgesiari buruzkoa. Ni Kariben, Ni Indian, Ni Eiffel Dorrearekin, Ni Taj Mahalarekin… Badirudi hori dela obra honen helburu bakarra: frogatzea, Ni han egon nintzela esatea.
Alec Sothek ere itxuran hutsala den zerbait kontatzen digu. Leku baten historia, Niagara Falls, Kanadako herri turistiko txiki bat landako Las Vegas bailitzan ezkontzaren industrian espezializatua. Eztei bidaietako leku mitikoa, edertasun handiko paisaia idilikoengatik, ezkontzaren eta betirako zoriontasunaren sinonimo direnak Iparramerika guztian. Sothek historia bat eraikitzen du benetako zatiekin: emaztegaiaren soinekoa, maitasun eskutitzak, ezkonberrien hotelak, etab.; baina ikuslea da irudien zirrikituak betetzen dituena.
Egungo zientzia gizartearen etengabeko ikerketarako arrazoi bat lurreko lehen gizonen aztarnak bilatzea da. Bilaketa horretan, azken mendeetan, jatorri hori data desberdinetan eta planetako leku desberdinetan jarri du gizonak, urruneko iraganean Atapuerca, Forbes’ Quarry, Zhoukoudira eramaten gaituen atzerako lasterraldi moduko bat eraginez, bilaketa horretako momentu jakin bakoitzean zientzialariek lehen gizona kokatu duten lekuetara, aldiro munduko leku desberdinean, aldiro milaka urte batzuk lehenago. Daten eta lekuen gerra hori da Bleda eta Rosak beren egungo Orígenes (Jatorriak) proiektuan jorratzen dutena.
Sebastián Friedmanek hain zorrotza eta mugatua den familia munduko lan munduan sortzen diren harreman pertsonaletan pentsarazten digu. Familia y doméstica (Familia eta neskamea) serieak diptiko forman bi irudi eskaintzen dizkigu, batean familia kontratatzailea dago kontratatutako pertsonarekin, zerbitzuko emakumearekin; beste irudian, neskamea bere familia ingurunean azaltzen da. Gizarteko eta laneko arazoen dokumentu intimista, ordena moraleko beste alderdi asko ekartzen dituena: tratu feudala edo lanekoa besterik ez den harremana familiara zabaltzearen ezintasuna. Gerra da edozein dokumentalistaren gustuko gaia, agian hondamendi naturalek edo gizonak eragindakoek bakarrik gainditzen dutena. Brian McKee Afganistanen barrena ibili da hondamendiaren ondoren, dotoreziako eta dekorazio exotikoko leku paregabeak ziren aretoak zituzten jauregietatik pasa da eta gertatu dena erakusten digu, zein den hondamendiaren arrastoa hilotzik edo kerik ez dagoenean, nola zibilizazio baten historia aldatu egiten den; bere aberastasunak hauts bihurtzen dira eta bere ohiturak ahaztu egiten dira.Atlas Group, Walid Raadek Libanoren irudia hondamenditik abiatuta eraikitzen saiatzen da, duela hainbat hamarkadetatik jasaten duten bonbardaketetako eta gerra intermitenteko obra hondakinetatik beren eskuetan ezinbestean dokumentu bihurtzen den produkzio artistikoa berreskuratuz. Erakutsitako lana “My neck is thinner than a hair” (Nire lepoa ile bat baino finagoa da) da; Libanon leherrarazitako bonba autoen 250 irudiren artxiboa da eta argazkiak eta testu dokumentazioa eta eraso gerrillariaren modu berri horren inguruko ikerketa biltzen ditu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17