Dokumentuen maileguaren bigarren luzapena

Erabiltzaile agurgarriok,
Epidemiaren larritasuna dela eta, Liburutegiak itxita jarraituko du hurrengo asteetan. Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu mailegatuta dauden dokumentuen maileguan bigarren luzapen bat egin dugula eta, oraingoan, hiru hilabeteko iraupena duela luzapenak. Hau da, aurrez egindako hiru asteko luzapenari hiru hilabete gehituko dizkiogu, horrela, apirilaren 15erako itzuli beharreko dokumentu bat bueltatzeko uztailaren 15era arteko epea izango duzue orain.
Zaindu zaitezte eta bueltara arte,
KM Liburutegia