Dokumentuen maileguaren epean luzapen berria
Gaurtik aurrera indarrean dauden mugikortasuna mugatzen duten neurriak direla eta, berriz luzatu dugu maileguan dituzuen dokumentuen itzulera epea. Horrela, itzulera epea apirilaren 6tik maiatzaren 10era bitartean zuten dokumentuek itzulera epe berria izango dute: ekainaren 5a.
Beti bezala, zalantzak argitzeko eta galderak erantzuteko 943 11 27 60 zenbakian edo kmliburutegia@gipuzkoa.eus korreoan aurkituko gaituzue.
KM Liburutegia