Dokumentuen maileguaren epean luzapena
Urriaren 27tik aurrera COVID-19 izurritearen aurka hartutako murrizketa neurri berriak direla eta, badakigu zuetako batzuk zailtasunak izango dituzuela hurrengo asteetan Liburutegira hurbildu eta maileguan dituzuen dokumentuak garaiz itzultzeko. Hori dela eta, jakin azken itzulera data urriaren 1etik azaroaren 17ra bitartean dituzten dokumentu guztien itzulera epea 2021eko urtarrilaren 4ra luzatu dugula.
Beti bezala, zalantzak argitzeko eta galderak erantzuteko 943.11.27.60 zenbakian edo kmliburutegia@gipuzkoa.eus korreoan aurkituko gaituzue.
KM Liburutegia