DOKUMENTUEN MAILEGUAREN LUZAPENA
DOKUMENTUEN MAILEGUAREN LUZAPENA
Erabiltzaile agurgarriok,
COVID-19 epidemia dela eta, Liburutegia itxita dago pasa den martxoaren 13tik. Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu data horretan mailegatuta zeuden dokumentuen maileguan hiru asteko luzapena egin dugula eta, beraz, hasierako itzulketa datatik hiru aste gehiago izango dituzuela zuen irakurketa, ikuskatze eta erreprodukzioetaz gozatzeko.
Itxieraren arrazoiaren larritasuna dela eta, gerta liteke beste luzapen bat ere beharrezkoa izatea. Hala izango balitz, web orri honetan bertan emango dizuegu horren berri.
Zaindu zaitezte eta bueltara arte,
KM Liburutegia