DOKUMETAren irudi berria

Dokumeta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Biltegi Digitala, bere web gunea berritu egin du, hiritarren esku 49.000 dokumentu digital baino gehiago ipiniz. Diseinu erakargarria eta bertan dauden milaka dokumentuen bilaketa erraztu eta hobetuko duten filtroak gehitu dira.
Interfaze berri honek dokumentuak bilduma ezberdinetan biltzen ditu, erabiltzaileak bere interesekoak direnak erraz aukeratu ditzan: liburuak eta eskuorriak; eskuizkribuak eta korrespondentzia; aldizkariak, egunkariak eta artikuluak; partiturak; mapak eta planoak; argazkiak; eta kartelak, marrazkiak eta grabatuak.
Emaitza zehatzagoak lortzeko bilaketa kutxatila bat eta hainbat filtro eskaintzen dira. Horrela, erabiltzaileak aukeraketa irizpideak doitu ahal izango ditu, egile konkretu baten dokumentuak erakustea eskatuz, argitaletxe jakin batek argitaratutakoak, data zehatz batean edo interesekoa duen gai bati buruzkoak.
Modu intuitibo eta atsegin batean Indalecio Ojanguren edo Miguel Urretaren argazki bildumekin disfrutatu ahal izango da, Louis Lucien Bonaparte, Peñafloridako kondea edo Julio de Urquijoren dokumentuetan murgildu edo XIX eta XX. mendeetako kartelen estetika gogoratu.
Gipuzkoako historiaren lekuko den ondare funtsa deskubritu eta gozatzeko aukera emango digun espazioa dugu Dokumeta. Sar zaitez!