Don Celesen 75. urteurrena

Don Celes tira komikoak 75 urte beteko ditu aurten. 1945. urtean Luis del Olmo Alonsok, Olmo, pertsoanai sortu zuenetik eta etengabe aritu da urte guzti hauetan.
Bizpairu binetetan osatzen den komiki tira honetan Don Celes Carovius traketsaren eguneroko gertaerak kontatzen dira. Pertsonaia Petronila Pilongarekin ezkonduta dago eta ohiko egoeretatik abiatuz, Don Celesi beti arazoren bat suertatzen zaio, eta ia beti atsekabeturik bukatzen du, jipoituta edo norbaitek iruzur eginda.
Bilboko La Gaceta del Norte egunkarian azaldu zen lehen aldiz, 1945 urteko urrian eta 1969. urtean, egungo El Correoren aurreko Correo Español-El Pueblo Vasco-ra pasa zen. Nahiz eta egilea, urte guzti hauetan, Olmo izan, pertsonaien izenak La Gaceta del Norte-ko zuzendaria zen Aureliano López Becerrak asmatu zituen.
Euskadi eta Kantabriatik kanpo, pertsonaiak ere beste herrialde batzuetako egunkarietan izan du protagonismoa. Danimarkako PIB agentziak zabaldu zuen eta beste izen batzuekin (Carlo, Troispoils, Jói Jòns…) Europa, Afrika, Amerika eta Asiara ere iritsi zen.
Don Celesen 50. urteurrenari buruzko liburua
Don Celesen 70. urteurrenari buruzko elkarrizketa