Done Sebastian - San Sebastián. Javier Aramburu

Done Sebastian
San Sebastián
Javier Aramburu
Javier Aramburuk obra bakar bateko erakusketa egingo du urtarrilaren 24tik martxoaren 4ra bitartean. Olio-pintura horrekin Sebastian Donearen figura berraztertu eta pinturaren historian gehien irudikatu den irudietako baten garaikidetasuna azpimarratzera dator, zeren eta, Donostia hiriari izena ematen dion gizona, bere ideiak defendatzeagatik hil baitzen. Aukera egin behar izan zuen bere ideiei uko egitearen edo hiltzearen artean, eta berak ideiei iruzurrik ez egitea aukeratu zuen. Gertaera hori III. mendekoa da baina hemezortzi mende beranduago ere antzeko menderatze modu berriak errepikatu dira gure garaian eta gure herrian.
Errealitate etsigarri horretan jaioa da koadro hori eta bere xedea da gorazarre egitea norberaren printzipioak defendatzera ausartu direnei, nahiz eta jakin indarkeria izango dela azken uneraino erantzun bakarra. Ba al du gizakiak gehiago ematerik? Ez al da hori maitasun ekintza bat? Eta egintza horretan, ba al dezake lurreko zerbaitek edo gauza fisiko batek goragoko maila batera igo? Frantxi Lopez de Landatxe, KMko zuzendari izan denak urtarril arte, eta erakusketaren sustatzailea denak, hauxe zioen: “Done Sebastian ikusita gehien harritu ninduena da obraren egikera, zer nolako dedikazioa eta zer nolako lana erakusten duen; baina, batik bat, pinturaren indarra, diziplina artistiko gisa, izugarria da, modu gordinean adierazteko obra horrek duen garaikidetasuna. Gero datoz kontakizunaren xehetasunak. Koadro horrek mistikoengana eramaten nau. Estasiaren ikusmen horrek kezkatzen nau, niarekin zerikusirik ez duen arrazoi justu batengatik edo ezarritako batengatik bizia eman edo galdu izanaren sentsazioaren produktu bat, agian?
Javier Arambururen izenak (1966) ilustrazioaren eta diseinu grafikoaren mundura garamatza. Diseinatzaile modura egin duen ibilbidea jarraitu dutenek diote joera aldakorra izan duela, beti desberdina baina beti zehatza. Pintore gisa, Aramburuk, marrazkigintzaren eta pinturaren printzipioen alde egiten du, ondare galkorra uzten tematutako garai honetan ere. Bere obrarekin bakarrik egiten du hori, eta ez du hari buruz ezer adierazten: “Historiak erakusten digu, zerbait adieraztekotan, obra berak adierazi behar duela eta ez obraren egileak”. Erakusketa horren komisarioak, Alvaro Machinbarrenak, dio atsegin handiz lagundu duela erakusketa hori prestatzen, benetan miresten duen artista baten lana erakustea posible izan delako.
Informazio gehiago, hemen:
Ganbara, 3. solairua
2017-01-24 / 2017-03-04
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan itxita
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17