Donostia saria: 25 urte Bette Davis gabe
1989. urtean, Bette Davis aktorea, minbiziak jota gaixorik, Donostiara etorri zen, Zinemaldian 1989ko Donostia Saria jasotzera.Handik egun gutxira, urriaren 6an, Parisen hil zen.
Oscar sarietara hautagai izan zen askotan:Cautivo del deseo (1934), Amarga victoria (1939), La carta (1940), La loba (1941), La extraña pasajera (1942), El señor Skeffington (1944), Eva al desnudo (1950), La estrella (1952) eta ¿Qué fue de Baby Jane? (1962), eta bi aldiz irabazi zuen Oscar saria:Peligrosa (1935) eta Jezabel (1938).Gainera, Urrezko Globoa jaso zuen, bere karrera profesionalagatik (1974an); Ohorezko Zesar Saria (1986an); aktore onenari saria Cannesen (1952an); eta aipatu Donostia Saria (1989an). Zalantzarik gabe, zinemaren historiako aktore onenetako baten aurrean gaude.
Duela 25 urte Donostiara etorri zenekoa gogoraraziz, irailaren 15etik 20era bitartean bere filmografia bikainaz gozatuko dugu.
{jcomments on}