Donostiako II. Creative Commons Zine Jaialdia
Campo Creativo Cerok antolatutako Donostiako II. Creative Commons Zine Jaialdia:
Creative Commons lizentziapean egindako kalitatezko zinea (laburmetraiak eta luzemetraiak).Lizentzia mota honek malgutasun handiagoa eskaintzen du, filmak asmo komertzialik gabe banatzeko, proiektatzeko eta kopiatzeko; hala, gainditu egiten ditu Copy Right lizentziek eta egile eskubideen kudeaketak dituzten mugak. CC lizentziei esker, egileek eta banatzaileek beren lanak amortizatu edo errentagarri bilakatu ditzakete, baina, aldi berean, guztion eskura jartzen dituzte, guztion onerako.Horrela, zinearen errealizaziorako eta banaketarako paisaia berriak sortzen ari dira, finantzazio kolektiboko ereduekin (crowdfounding), eta obra banatu eta ezagutzera emateko bide berriekin, hala nola internet.
Azaroaren 18, 19 eta 20ean, arratsaldeko 6:00etan, KOLDO MITXELENA Kulturunean
Azaroaren 21 eta 22an, arratsaldeko 6:00etan Gipuzkoako Argazkilari Elkartean