Donostiako II.Creative Commons Zinemaldia
Gaur, ekainak 9, 18:30tan, Donostiako Creative Commons Zinemaldia II. edizioa hasiko da KOLDO MITXELENA Kulturunean. Hilabete honetako 9, 10, 12, 16 eta 17 egunetan, zinema soziopolitikoa aztertuko duen hainbat emanaldi eskainiko dira. Emanaldi guztien ondoren, solasaldi bat egongo esanguratsuak diren gonbidatuek parte hartuko dutelarik, kazetariak eta alderdi politikoetako burukideekin adibidez.
Zinemaldia Arturo Puentek zuzendutako eta Andrea Morenok ekoiztutako ‘De Txillarre a Aiete. Un largo camino en el proceso de paz’ emanaldiarekin hasiko da.
Bost hamarkada iraun dituen talde armatu baten bukaera fenomeno konplexu bat da, harresi mediatiko sendo batek ETAren bukaera Espainiar Estatuko garaipen polizial edo politiko bat bezala deskribatzeko joera baitu
‘De Txillarre a Aiete’ istorio honetan sartzen saiatzen da bertan parte hartu zuten 17 protagonisten eskutik. Hauen artean kazetariak, politikoak eta gizarte zibileko eragileak ditugu. Beraien bizipenen bitartez Euskal Herriaren eta ezker abertzalearen azkeneko 10 urteko gakoak berreraikitzen dira, hamarkada erabakitzaile bat estatuko historia politikoan.
Ekoizpen honek luxuzko solasaldi batekin amaituko da. Bertan, Martxelo Otamendi (Berria), Juan Maria Gastaca Sobrado (El Pais) eta Fermin Munarriz (Gara) gai honen inguruan eztabaidatu egingo dute. Gainera, publikoaren artean, Paul Rios (Lokarri) eta Luis R. Azpiolea izango ditugu gure artean.
Donostiako II.Creative Commons Zinemaldiaren plana
- Asteartea, ekainak 10, 18:30tan: ‘Ciutat Morta’ Xapo Ortegak zuzenduta.
- Osteguna, ekainak 12, 18:30tan: ‘Del poder’ Zavan-ek ekoiztuta.
- Astelehena, ekainak 16, 17:15tan: ‘El caso Rocio’ Jose Luis Tiradosek zuzenduta.
- Asteartea, ekainak 17, 18:30tan: ‘Mathilde’s Misses’ Pieter de Vos-k zuzenduta.
{jcomments on}