Doris Lessing

Urriaren 22an 100 urte beteko dira Doris Lessing idazle britaniarraren jaiotzetik. 2007an Literatura Nobel Saria jaso zuen kutsu autobiografikoa duen eta gatazka kultural eta desberdintasun sozialak etengabe salatzen dituen obrarengatik. 1962an argitaratutako Urrezko koadernoa eleberriak famatu berehala bihurtu zuen eta ordutik aurrera mugimendu feministaren ikono bilakatu zen.