Doris Day (1922- )
Eskarmentu handiko aktorea eta abeslari estatubatuar ospetsua da Doris Day. 40eko hamarkada bukaeran hasi zen ibilbide zinematografikoa egiten, batik bat, komedia alorrean, Rock Hudson -3 aldiz- eta Frank Sinatra bezalako aktoreekin batera. Ez dira ahaztu behar egin zituen hainbat paper dramatiko ere, adibidez, Alfred Hitchcockek zuzendutako The man who knew too much filmean egindakoa James Stewart-en ondoan, gainera film horretan abeslari dohainak ere erakutsi ahal izan zituen Qué será, será…! abesti ospetsua abesten.
Baina, denen harridurarako, 1968. urtean zinema utzi eta telebistan sartu zen The Doris Day Show izeneko emanaldi entzutetsuarekin eta arrakasta handia lortzera iritsi zen. 70eko hamarkadan, berriz, animalien aldeko ekintzaile sutsu bihurtu zen.
Ez zuen inoiz lortu Oscar saririk baina 1959. urtean izendatuta egon zen Pillow Talk filmean egindako lanarengatik (Michael Gordonek zuzendua eta Rock Hudson eta Tony Randall aktoreekin batera egindakoa).
Aipatutako film horiez gain nabarmendu behar dira haren filmografian honako film hauek ere: Young Man with a Horn -Michael Curtiz zuzendaria eta Kirk Douglas eta Lauren Bacall aktoreekin-, Tea for Two, Calamity Jane, Young at Heart -Frank Sinatrarekin-, Charles Vidorrek zuzendutako Love Me or Leave Me, James Cagneylagun zuela,The Teacher's Pet -Clark Gablerekin-,The Tunnel of Love -UrrezkoGlobo sarirako izendatua-, Lover Come Back -Rock Hudsonekin- edo Send Me No Flowers -berriro Hudsonekin batera eta Norman Jewison zuzendari zela-.
Doris Dayren lana gogoratuko dugu maiatzaren 18tik 30era bitartean.