Dronak, borrokarako armak, etorkizuneko gerra errobotizatuak?
"Garaikidetasunaren krisia" ziklopean
Dronak, borrokarako armak, etorkizuneko gerra errobotizatuak?
Ukrainako gerra izan da borrokarako arma gisa milaka dron erabili diren lehen testuingurua. Beraz, badirudi etorkizuneko gerra errobotizatuen preludioa dela. Dronen gerra berria: fantasiaren eta etikaren arteko dilema kizenburupean, Joseba Zulaikak dron-roboten gerraren azpian dauden fantasiak eta dituen arazo etiko eta legalak aztertuko ditu, baita gerra modu berri honek sortzen dituen traumak eta sortzen duen erresistentzia ere.
Garaikidetasunaren krisia zikloko gonbidatu berria antropologo kulturala eta euskarazko idazlea da. Renon (Nevada, AEB) Center for Basque Studies zuzentzen du eta bertsolaritzari eta ETAren bilakaerari buruzko hainbat saiakera idatzi ditu ikuspegi antropologikotik. Bere azken liburua Nevadako dron-pilotuen etnografia bat da, Muerte desde Las Vegas: La guerra de drones y la resistencia a la fantasía norteamericana.
Izuaren aurkako gerrari buruz eta askoz gehiagoz hitz egingo dugu Juan Ignacio Etxarten laguntzarekin, 19:00etatik aurrera eta bi orduko iraupenarekin, Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian. Hizkuntzak: euskara eta gaztelania. Zuzenean jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.