Dzirt-Dzart bideoan
Bertan parte hartu zuten Iñigo Astizek, gai-jartzaile lanetan, eta Antton Olariaga, Asisko, Axpi, Dani Fano, Exprai eta Marko komikigileek, zuzeneko marrazkiak egiten. 6 komikigile bi orduz aritu ziren Iñigok jarritako gaien inguruan paper zuriak marrazten binaka, bakarka zein taldeka. Hemen duzue, sortu zen giroaren erakusle, bideo labur bat.