Dzirt-dzart Arrasaten
Komikiguneak antolatu duen udazken honetako bigarren Dzirt-dzart saioa izango da Arrasatekoa, eta oraingoan kolaboratzailea Arrasateko Biblioteka izango dugu. Abenduaren 3an ospatuko da Arrasateko Kulturaten. Bertan Alazne Zubizarreta eta Julen Ribas komikigileek parte hartuko dute, eta Iraitz Agirre aurkezle lanetan arituko da.
Saioa ohiko formatuan egingo den arren, saio bakoitzak izatez dakarren freskura nagusi izango da honakoan ere. Julen eta Alaznek hainbat ariketa burutu beharko dituzte Iraitzen gidaritzapean. Adibidez, bakarka, gai berdina jarri eta bakoitzaren sorkuntza ikusi ahalko da eta gaia garatzen joan ahalko dira, batak edo besteak puntuak jarriz.
Dzirt-dzart Arrasaten
Kulturateko Jokin Zaitegi gela
Abenduak 3, 19:00tan
Kulturate