Dzirt-dzart Intxaurrondon
Azaroaren 27an Dzirt-dzart saio berri bat ospatuko da Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bertan parte hartuko dute Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Iñaki Martiarena ‘Mattin’ komikigileek Idoia Torregarairen gidaritzapean. Saioa Donostia Kulturak antolatu du Komikigunearen laguntzarekin batera.
Ekimen honetan gidaritzan arituko den Idoia Torregaraik gai batzuk jarriko dizkie marrazkilariei zuzenean eta jendaurrean. Komikigileek beren dohainak ezagutaraziz bat-batean sortuko dituzte marrazkiak, binetak, tirak edo komikiak. Ariketa batzuk bakarka egingo dituzte, batak bestearena ikusi gabe, beste batzuk batera, batak bestearena osatuz, eta ariketa sorpresaren bat ere egongo da seguruenik, bat-batekotasun eta umorez jositako giro paregabean.
Dzirt-dzart saioa Intxaurrondoko Kultur Etxean
Felix Gabilondo plaza, 1, 20015 Donostia-San Sebastian
Azaroak 27, 19:00tan
Donostia Kultura