Dzirt-Dzart saioa
Dzirt-dzart saioa Komikigunean
Maiatzak 25, 18:00-20:00
4 komikigile marrazten jarriko ditugu bat-batean aurkezle baten agindutara. Oraingoan Garbiñe Ubeda izango da gidari lanak egingo dituen aurkezlea. Komikigileak berriz, Dani Fano, Garazi Albizua, Iñaki G. Holgado, eta Irati Fernandez izango dira.
Bapateko saio honen burutazioa frantziar telebistako Tac au Tac saioetatik dator, iaz bi saio burutu ziren Komikigunean eta oso giro freskoa eta umoretsua sortu zuten. Aurten ere esentzia hori mantendu asmoz, marrazkilari batzuk iazkoen berdinak izango dira, baina beste batzuk lehen aldiz parte hartuko dute.
Komikigintzak beti izan du azkartasuna eta umorea erraz lantzeko joera, eta saio hauetan komikiaren dohain hauei gorazarre egingo zaie. Bertso saioen antzera, hemen komikigileek bakarka, binaka zein taldean lan egingo dute. Beti ere aurkezlearen gidoia jarraituz eta batzutan denboraren kontra ere marraztuz.
Lehen Dzirt-dzart saioaren bideoa, 2017ko ekaina.