DZIRT-DZART saioa
Saio honen ideia frantziar telebistan bota zuten “Tac au tac” saiotik dator. Bertan marrazten aritu ziren hainbat komikigile, esaterako Claire Bretécher, Cardon, Franquin, Gébé, Marcel Gotlib edo Piem.
Komikigunean, ekainaren 9an Antton Olariaga, Asisko, Axpi, Dani Fano, Exprai eta Marko komikigileak arituko dira lanean. Saioaren moderatzaile eta aurkezle lana Iñigo Astiz komikizaleak burutuko du.
Bi orduko saioa izango da, 4 edo 5 ariketa egingo dituzte marrazkilariek, ariketa batzuk guztien artean eta beste batzuk berriz, banaka edo binakako lanetan. Arratsalde dibertigarria izango da eta aldi berean artistak zuzenean marrazten ikusteko aparteko aukera.
DZIRT-DZART saioa
Ekainak 9, 18:00-20:00
Izen-ematea: komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690 telefonoan