Dzirt-dzart saioa Cristina Enean
Dzirt-dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Aurkezle batek gidatuta komikigileek arbelean sortzen dute marrazkia zuzenean. Oraingoan saioa klima aldaketa gaitzat hartuta burutuko dugu.
Cristina Enea Fundazioak, Komikigunearen laguntzarekin sortu duen ‘Klima aldaketa, hau komeria’ erakusketaren baitan antolatutako ekimena da hau. Bertan parte hartuko dute gidari lanak eginez Garbiñe Ubeda kazetari zein idazleak, eta komikigile gisa berriz, Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Dani Fano artistek.
Dzirt-dzart saioa klima aldaketaren inguruan
Martxoak 16, larunbata, 17:00tan
Cristina Enea Fundazioan (Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia/San Sebastián)
Erakusketa
Dzirt-dzart saioa