Udazkeneko Dzirt-dzart saioa
Dzirt-dzart saioa
Azaroak 15, 19:00tan Komikigunean
Komikigileak: Adur Larrea, Eider Eibar, Eñaut Aiartzaguena eta Joseba Larratxe
Gai-jartzailea: Iñigo Astiz
Frantziar telebistako ‘Tac au tac’ saioak oinarritzat hartuta, iaz hasi ginen Komikigunean bat-bateko marrazte saio hauek antolatzen. Aldi berean, bertso-saioen tankera ere badu ekimen honek, gai-jartzailearen agindutara marraztuko baitute komikigileek.
Modu askotako ariketak burutu beharko dituzte marrazkilariek. Batzuetan bakarka, bestetan taldean edo binaka. Eta gaiei dagokienez ere, denetarako emango du saioak. Pertsekuzio ariketa, kartzelakoa, batak bestearen azalpena marraztea e.a.
Partehartzaileei dagokienez, gaur egun komikigintzaren alorrean lanean ari diren profesionalak izango ditugu geure artean. Lan mordoa du argitaratua egile bakoitzak, guk soilik bakoitzaren lan bat aipatuko dizuegu:
. Adur Larrea: ‘Gabriel Aresti: biografikoa’ nobela grafikoa
. Eider Eibar: Xabiroi aldizkariaren 49. zenbakiaren azala
. Eñaut Aiartzaguena: #Gaurkotira traola erabiliz sare sozialetan egunero argitaratzen duen komiki tira
. Iñigo Astiz: ‘Ez duzu abusatuko’ saiakera liburua
. Joseba Larratxe: ‘Basolatik berri onik ez’ Asisko Urmenetaren gidoiarekin atalka Xabiroi komiki aldizkarian
2018ko maiatzeko Dzirt-dzart saioaren bideoa