Ederra baino ederragoa
Ederra baino ederragoa. Hitz horiekin deskribatu du Maite Agirrek Molly Bloomen bakarrizketa, Xabier Olarrak itzuli duen James Joyceren Ulises obraren azken pasartea. Agerre Teatroak eta UT EHUko espresioguneak Molly Bloom, lur eta haragia izeneko antzezpena egingo digute: hiru aktorek, euskaraz eta ingelesez, bakarrizketa hori eskainiko digute.
Maggi Wilcek ingelesez egingo du; Oihana Lekuona Molly abeslaria izango da, eta euskaraz egingo du; eta Nia Acosta euskaraz arituko da. Santi Ortega, berriz, Leopold Bloom izango da. Horiei guztiei Iñaki Alberro txelo joleak lagunduko die.
Asteartea, 8. iraila 2015, 19:30 - 20:30
eskultura: Koldobika Jauregi