Edith Wharton (1862-1937)
75 urte bete dira Edith Wharton idazle estatubatuarra hil zenetik. Goi klasekoa bazen ere, klase hori kritikatzeko zerabilen ironia fina da bere literaturaren gakoa. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Parisen zegoen eta frontera joan ahal izan zen; esperientzia hura Fighting France, from Dukerque to Belfort liburuan kontatu zuen. Gurutze Gorriarekin egindako errefuxiatuen aldeko lanari esker, Ohorezko Legioa eskuratu zuen. Bere obren artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu: Ethan Frome, House of Mirth, The Custom of The Country eta, batik bat, The Age of Innocence, azken horrekin Pulitzer saria irabazi baitzuen 1921ean. KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiak gogora ekarriko du idazle hau, haren obra interesatuen eskura utziz.{jcomments on}