Eduardo Mendoza
Aurreko ekainean Eduardo Mendoza (Barzelona, 1943- ) idazleak nazioarteko literaturaren alorrean Franz Kafka saria jaso zuen Pragan bere narratiba, gizakien inguruko ikuskera eta umore zorrotza, bere lan askotan nabarmena, batez ere zenbait generoen parodietan (poliziakoa, zientzia fikzioa…). Saria jasotzen duen lehendabiziko idazle gaztelaniaduna da, besteak beste, Philip Roth, Haruki Murakami edo Václav Havel idazleek jasotako sari bera da. Bere lanak 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira eta horietako batzuk zineman ikusteko aukera izan dugu. Aste honetan bere lana gogora ekarriko dugu liburutegiko lehenengo solairuan.