Eisner eta Bruguera sariak 2020

Amerikako Estatu Batuetako komiki sari garrantzitsuenetakoak dira Eisner sariak. 1988. urtetik aurrera hasi ziren ateratzen, Kirby sarien etena zela eta. Sari ugari daude, kategoria desberdinetan banatuta, eta besteak beste gidoilari, marrazkilari, serie berri edota komiki digital onenak saritzen dira. Aste batzuk lehenago, sail bakoitzeko bost izendatuen izenak eman eta gero, txapeldunak uztaila bukaeran ospatzen den San Diegoko nazioarteko Komiki Konbentzioan ezagutarazten dira. Aurtengo egoera bereziari aurre egiteko, edizio honetan streaming bidez jakinarazi dituzte irabazleak.
Bestalde, 2019. urtean, Bruguera argitaletxeak bere txapelketa propioa abiatu zuen. Bruguera sarien helburua, argitaletxearen historia balorean jarri eta generazio berriei ikusgarritasuna ematea da. Bigarren edizio honetako txapeldunak Albert Mañosa eta Oriol de la Torre izan dira, “La extremaunción” komikiarengatik, Bruguerak argitaratu eta nazioarte mailan zabaltzeko aukera eskainiko die.