Ekaineko bideo nobedadeak

Hona hemen maiatzan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Daniel Calparsororen “Hasta el cielo” filma thriller bat da, osagai dituena ekintza erromantikoa, lapurretak eta emozio fuerteak, atzean oinarri sozial bat duela. Zuzendariak berreskuratu egiten du Trantsizioko argi-ilunak erretratatu zituen kinkien zinemagintzako azpigeneroaren epika zikina, gizarte merkantilistaren beste aurpegia eta delinkuentzia marginala erakustearren. “De Gaulle” filmak, Gabriel Le Bominek zuzenduak, inoiz azaldu gabeko historia bat erakusten du, hau da, nola bihurtu zen Charles De Gaulle Frantziako erresistentziaren heroi handia, alemaniarren inbasioan, Bigarren Mundu Gerran; eta egun haietan bizi izan zituen familiako zirkunstantziak erakusten ditu. Leigh Whannellen “El hombre invisible”k agente sekretu baten historia kontatzen du. Agente horrek arma trafikatzaile bat harrapatu behar du, zeinaren merkantzia oso arriskutsua baita: armamentua, gai dena denbora -ezagutzen dugun bezala- "inbertitzeko". “Cómo sobrevivir en un mundo material”, Miranda Julyk zuzendua, film arraro bat da –edertasunez arraroa–, zeinaren bitxikeriek aukera ematen baitute hausnarketa zorrotzak egiteko, familiari, bakardadeari eta intimitate emozionalaren beldurrari buruz.