Ekaineko bideo nobedadeak

Hona hemen maiatzan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Aaron Sorkinen “Molly’s game” thriller indartsu, argi eta entretenigarria da, ikuslea harrapatzen duena filmaren hasiera disdiratsu eta adrenalitikotik. Jessica Chastainen lan dotoreak emakume ausart eta seguru bati ematen dio bizitza. Horrez gain, eraman dezakezu George Clooneyk zuzendutako “Suburbicon” izeneko filma. Coen anaien gidoia du film horrek, oso interesgarria da eta ondo kontatua dago; nahasturik ageri dira ohitura-satira, beldurrezko ipuinaren suspensea, surrealismo ikutua duten egoera eta pertsonaiak, umore ezkutua eta gaiztoa.