Ekaineko bideo nobedadeak
Hona hemen maiatzean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. “Spotlight” filmak 2015eko film onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren Oscar sariak irabazi zituen, eta bertan benetan gertatutako historia bat aurkituko duzu. Boston Globe egunkariko ikerketa-kazetari talde batek, 2002. urtean, argitara eman zituen Massachussets estatuko apaizek azken hamarkadetan egindako pederastiako eskandaluak. Gertakari horrek Eliza Katolikoaren erakundea astindu zuen.