Ekaineko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. “En tiempo de cartas y púas” nobelan Juan Lekuek Vicente Ibarrechek idatzi zituen gutunak euskaldunek Gurs kontzentrazio-esparruan jasan zuten sufrimendua gogoratzeko erabili ditu. Fatima Frutos donostiarraren “La selva bajo mi piel” irmoki armatutako eleberria da, dokumentala eta barne-barnekoa bateratuz sortu duena. “Galerna”-k jasotzen duen ekaitz gau batean Peru Cámararen eskutik Donostian barrena eraile anker baten bila gabiltza. “Recuerdos e invenciones de Myrtle Beach” Gorka Calzadaren lehen nobelak oroimenaren tranpak, artearen mugak edo sormen prozesuari aurre egiteko era desberdinak bezalako gaiak tratatzen ditu. Itziar Aramendi Goikoetxeak “Los hijos de la tierra” eta “El jardín perdido” nobela laburrak argitaratu ditu bere kabuz. Félix Garbayo Cortajarenak “Piara” bere lehen nobela aurkeztu du.