Ekaineko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Metaliteraturaren eta feminismoaren artean, thriller psikologikoaren eta bildungsromanaren artean kokatzen den “Recuerdos del futuro” lanean, 2019an Asturiasko Printzesaren Letren Saria jaso zuen Siri Hustvedtek berriro ere zalantzan jartzen ditu errealitatearekin dugun harremana, arteak gure mundu ikuskera aldatzeko duen gaitasuna, fikzioaren mugak, eta izaeraren eta memoriaren enigmak. Isabel Allende txiletar idazleak lehen aldiz landu ditu Espainiako Gerra Zibila eta erbeste errepublikarra “Largo pétalo de mar” eleberrian; Txileko mende erdiko historia ere biltzen du liburuak.